Fly COVID Test
Covid-19aren aurka egiteko segurtasun- eta osasun-protokolo guztiak bermatzen ditugu aireko joan-etorrietan
Covid-19 proben zerbitzu integrala aireportuetan
Fly COVID Test zentroan Covid-19 proben zerbitzu integrala eskaintzen dugu bidaiari bakoitzaren beharretara egokitzeko; horretarako, PCR probak, PCR proba azkarra, antigenoeneta/edo antigorputzen test azkarra jartzen ditugu zure eskura, bidaiatzeko aukera izan dezazun ezarritako protokolo sanitarioak betez.
Gure profesional taldeak kalitatezko zerbitzua eskaintzen du, eta zerbitzu horrek, laborategi ziurtatuen bidez, gure proben fidagarritasun, sentsibilitate eta espezifikotasun handiena bermatzen du.
Laginak hartzeko ditugun zentroak Espainiako hainbat aireportutan kokatuta daude, nazioko eta nazioarteko bidaiariek Covid-19 probak errazago egin ahal izateko.

Eskatu hitzordua hurbilen duzun aireportuan
Kataluniako aireportuak
Kanarietako aireportuak
Norentzat da?
COVID19 probak partikularrentzat eta enpresentzat
Partikularrak
Bidaiatu behar baduzu edo koronabirusa daramazun jakin nahi baduzu, Fly COVID TESek COVID proben zerbitzua jartzen du zure eskura Espainiako aireportu nagusietan, proba irteerako aireportuan egin ahal izan dezazun.
Enpresak
Fly COVID Test en enpresa edo erakundeentzako COVID proben zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta enpresa gisa duzun erreserba kudeatuko dugu, faktura jaulkiz eta langileentzako probak kudeatuz.
Fly COVID Test-en atzean dauden konpainiak
ARQUIMEAkonpainia teknologikoaren osasun-arloa buru duen zerbitzu bat da, eta zerbitzu horrek, hainbat laborategi ziurtaturekin bateratuta, Covid-19a detektatzeko proben zerbitzu integrala eskaintzen du Espainiako hainbat aireportutan.
ARQUIMEA, bere osasun-arlotik, pertsonen osasunerako eta zaintzarako zientzia eta teknologia bateratzen dituzten soluzioak ematen espezializatuta dagoen konpainia da. Konpainiak esperientzia handia du Covid-19 proben inguruko zerbitzuen eta protokoloen kudeaketan.
Imegen genetikan eta genomikan espezializatutako enpresa-talde bat da, I+Gren alde egiten duena eta medikuen prestakuntzan ez ezik, zientziaren hedapenean ere biziki laguntzen duena.
LabGenetics Bioteknologiako zentro pribatu bat da, herentziazko gaixotasunen Diagnostiko Genetikoari eta Genetika Forentseari aplikatutako gizakien analisi genetikoetan espezializatuta dagoena.