Aldaketak eta baliogabetzeak
Ezustekoren bat gertatzen bazaizu eta hitzordura joan ezin bazara, zure hitzordua aldatu ahal izango duzu, hitzordua baino 48 ordu lehenago arte, eta zure beharretara egokitzen den beste data bat bilatu ahal izango duzu egutegian.
Kontratatutako zerbitzua hitzordua baino 48 ordu lehenago arte baliogabetu daiteke. Zerbitzua baliogabetzeak ez du diru-itzulketarako eskubidea emango; 31.12.2022 arte aldatu ahal izango duzu zure hitzordua.
48 ordutik beherako aurrerapenarekin baliogabetzen baduzu, ez da kontratatutako zerbitzuaren zenbatekoa itzuliko eta ez da hitzordua aldatzeko eskubiderik izango.
Hitzorduan edozein aldaketa egiteko, sartu zure profilean zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin eta egin klik ‘hitzorduak’ atalaren gainean. Atal horretan zaudela, zure hitzordua berriro programatu ahal izango duzu, beste data eta ordu bat bilatuz egutegian. Kontuan izan eskaera handia bada ezin izango dugula ziurtatu beste data eta ordu bat izango denik libre.