Zerbitzuaren fidagarritasuna

Gure antigenoen testek, Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen duen bezala, %90etik gorako sentsibilitatea eta %99tik gorako espezifikotasuna dute.

Sentsibilitateak testak gaixotasuna detektatzeko duen gaitasuna neurtzen du; espezifikotasunak, aldiz, gizabanako osasuntsuak identifikatzeko balio du.

Bidaiatzeko gure antigenoen test azkarrak baliozkotuta daude, CE marka dute eta Osasunaren Mundu Erakundeak sentsibilitate- eta espezifikotasun-balioetarako onartzen dituen espezifikazioak betetzen dituzte.

Hala ere, SARS-CoV-2 birusaren presentziaren diagnostikoa fidagarriagoa da test molekularren bidez, hots, PCR probaren bidez egiten bada antigenoen testaren bidez egiten bada baino.

Bidaiatu ahal izateko egin behar duzun test mota helmuga-herrialdearen arabera aukeratuko duzu.

Bidaiatzeko gure PCR probek %99,9ko fidagarritasuna dute.

Gure test guztiek agentzia erregulatzaileen CE marka dute.

Gure PCR proba azkarrek ohiko PCR baten fidagarritasun bera dute.

Gure test guztiek agentzia erregulatzaileen CE marka dute.

Gure antigorputzen test azkarrek %87,9ko sentsibilitatea eta %100eko espezifikotasuna dute M immunoglobulinei (IgM) dagokienez.

G immunoglobulinei (lgG) dagokienez, %97,2ko sentsibilitatea eta %100eko espezifikotasuna dute.

Fly COVID Test zentroetan jasotako PCR proben lagin guztiak diagnostiko-laborategi espezializatuetan eta ziurtatuetan analizatzen dira.

Gure laborategiek agintaritza eskudunek emandako funtzionamendurako lizentziak dituzte eta kalitatearen kontrol-sistema zorrotzak betez jarduten dute.

Bai, gure laborategiek ematen dituzten PCR probaren eta antigenoen txostenek betetzen dituzte nazioarteko bidaietarako onartzeko baldintza orokorrak.

Garrantzitsua da egiaztatzea zure helmuga izango den herrialdeak zer eskakizun espezifiko dituen.

Txostenak gaztelaniaz eta ingelesez daude.

Gure proba guztiak CE marka duten testak erabiliz egiten dira, agentzia erregulatzaileek baliozkotu eta egiaztatzen dituzte eta Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako fidagarritasun-balioak dituzte.