OSASUN- ETA ONGIZATE-TESTA

Zure osasun- eta ongizate-egoera orokorra ezagutzeko parametro nagusiak aztertuko ditugu. Besteak beste, gibel-, lipido- eta giltzurrun-profila eta bitaminak eta mineralak.

Zer da osasun- eta ongizate-testa?

Aldian behingo osasun-kontrola eginez gero, garaiz antzeman ditzakegu gaixotasunak edo osasun-nahasmenduak. Horregatik, prebentziozko analisi klinikoen zerbitzu berri bat gehitu dugu, gure osasun-arlo garrantzitsuenak ezagutzeko: lipido-, gibel-, giltzurrun-, tiroide- eta burdin profila, diabetesa, hemograma, biokimika, bitaminak eta mineralak.

Bi test jartzen ditugu zure esku. Batetik, OINARRIZKO testa, hemograma eta funtsezko 20 markatzaile barne hartzen dituen osasun-azterketa bat egiteko; eta, bestetik, test OSOA, 39 markatzaile ebaluatu eta zure osasunaren azterketa aurreratua egiteko. Gure helburua da zure osasunaren berri ematea, horren arabera jardun eta zure bizi-kalitatea definitu ahal izan dezazun.

Non jaso dezaket osasun- eta ongizate-testen zerbitzua?

OINARRIZKO osasun- eta ongizate-testa

Funtsezko 20 markatzaile aztertzen ditu, zure osasunaren oinarrizko azterketa bat egiteko.

49€

93048@2x

Odola

Lagin-mota

clock-icon-symbol-sign-vector@2x

24 ordu*

Emaitzak eskuragarri

Kokalekua: Madril T2 eta T4

* Proba ostiraleko 14:00etatik igandeko 19:30era bitartean eginez gero, astelehenean jasoko dituzu emaitzak.

Osasun- eta ongizate-test OSOA

39 markatzaile, oinarrizkoak eta aurreratuak, aztertzen ditu, osasun-azterketa osoago bat egiteko.

99€

93048@2x

Odola

Lagin-mota

clock-icon-symbol-sign-vector@2x

24 ordu*

Emaitzak eskuragarri

Kokalekua: Madril T2 eta T4

* Proba ostiraleko 14:00etatik igandeko 19:30era bitartean eginez gero, astelehenean jasoko dituzu emaitzak.

OINARRIZKO osasun- eta ongizate-testaren eta OSOAREN arteko ezberdintasunak

OINARRIZKO osasun- eta ongizate-testaren eta OSOAREN arteko ezberdintasun nagusia da aztertzen dituzten markatzaileen eta profilen kopurua. OINARRIZKOAK hemograma eta 20 markatzaile barne hartzen ditu. Test OSOAK 20 horiek gehi beste batzuk barne hartzen ditu, aurreratuagoak; hots, bitaminak, mineralak, tiroidea eta burdina; guztira, 39 markatzaile aztertzen ditu.

Gainera, tiroide- eta burdin profila eta bitamina eta mineralen egungo egoera osasun- eta ongizate-test OSOAN baino ez dira aztertuko. Horregatik, zure osasun-egoera sakon ezagutu nahi baduzu eta gaixotasunei aurrea hartu nahi badiezu, profil OSOA gomendatzen dizugu.

OINARRIZKOA

OSOA

Lipido-profila

Gibel-profila

Giltzurrun-profila

Diabetes-profila

Hemograma osoa

Erreferentziako biokimika

Tiroide-profila

Burdin profila

Bitaminak eta mineralak

*Arrisku kardiobaskularreko markatzaile aurreratuak barne hartzen ditu, hala nola Apo-B eta Apo-A

**Intsulina-markatzaileak eta intsulinarekiko erresistentzia barne hartzen ditu.

***Markatzaile aurreratuak barne hartzen ditu, hala nola C proteina erreaktiboa, inflamazioa edo infekzioa adierazten dutenak

Zergatik egin osasun- eta ongizate-test bat Fly COVID Testekin?

Azkartasuna

24 orduren buruan eskura izango dituzu zure testaren emaitzak eta lehenbailehen izan duzu zure osasun-egoeraren berri.

Esperientzia

Esperientzia handia daukagu proba diagnostikoen analisian. COVID-19 probak, sexu-transmisiozko gaixotasunak, analisi klinikoak edo kontsumitzailearentzako zuzeneko test genetikoak.

Aholku medikoa

Gure talde medikoak emaitzak azalduko dizkizu eta zure beharretara ondoen egokitzen den tratamendua gomendatuko dizu.

Konfidentzialtasuna

Emaitzen txostena zuk ematen diguzun helbide elektronikora baino ez dugu bidaliko; beraz, pribatutasun handiena bermatzen dugu zure emaitzetan.

Nola funtzionatzen du aireportuko osasun- eta ongizate-testaren zerbitzuak?

1

Hautatu proba eta aireportua

Aukeratu testa (OINARRIZKOA edo OSOA) eta hautatu zer aireportutan egin nahi duzun. Ez da preskripzio medikorik behar proba hau eskatzeko.

COVID proba aireportuan | Fly COVID Test Center

2

Eskatu hitzordua

Adierazi zure beharretara hobekien egokitzen diren eguna eta ordua. Erreserbarik gabe etortzen bazara, ezin dizugu ziurtatu zerbitzua erabilgarri egongo denik.

Eskatu hitzordua | Fly COVID Test Center

3

Joan hautatutako Fly COVID zentrora

Ez ahaztu: eraman NANa eta baraurik joan (gutxienez 6 ordu).

COVID-19 proba zentroa aireportua | Fly COVID Test Center

4

Jaso zure emaitzak

Posta elektronikoz jasoko dituzu.

Test covid azkar eta fidagarrien emaitzak | Fly COVID Test Center

Non jaso dezaket osasun- eta ongizate-testen zerbitzua?

Aireportuak Madrilen

Glukosa, kolesterola eta bestelako parametro batzuk behar bezala aztertu ahal izateko, baraurik (gutxienez 6 ordu) joan beharko duzu.

Aldian behingo osasun-kontrola eginez gero, garaiz antzeman ditzakegu gaixotasunak edo osasun-nahasmenduak. Gaixotasun batzuek ez dute sintomarik edo ez dira erraz hautematen, eta detektatzen den unearen araberakoa izango da balizko tratamenduen etorkizuna.

OINARRIZKO osasun- eta ongizate-testa edo OSOKOA egokia da osasun-egoera sakona ezagutu nahi duten pertsona guztientzat.

Ez, ez du medikuak agindu behar. Proba egin dezakezu, eta, behin emaitzak lortuta, konfiantzazko medikuarengana joan edo gure profesionalen aholku mediko bat jaso.